Krisi Ekonomikoa -
Ekainean Kongresuan onartuta
Lan erreforma indarrean sartu da
Lan merkatua erreformatzeko premiazko neurriek osatutako Legea argitaratu du Estatuko Aldizkari Ofizialak. Legea otsailean onartu zuten Kongresuan, PPk, Ciuk eta UPNk babesa eman ostean.
Erredakzioa
Otsailean Ministroen Kontseiluak onartutako eta ekainaren 28an Kongresuak berretsitako lan merkatua erreformatzeko premiazko neurriek osatutako Legea argitaratu du larunbat honetan Estatuko Aldizkari Ofizialak eta dagoeneko indarrean sartu da igande honetan.
Testu honek PPren gehiengoa lortu zuen Parlamentuan, eta CiUk, UPNk eta Forok babesa eskaini zioten. Halaber, testuak 85 zuzenketa jaso zituen.
Erreformaren arabera, lan egindako urte bakoitzeko 33 eguneko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea dute lan-kontratu finkoko langileek. Muga 42 hilabetekoa izango da. Halaber, kaleratzea objektiboa denean lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko kalte-ordaina jasoko luke langileak (12 hilabeteko mugarekin).
Gainera, lege honek jaso duenez, 50 langile baino gutxiago dituzten enpresa txikiek eta ertainek lan-kontratu mugagabe berri bat erabili ahal izango dute. Neurri hauek indarrean egongo dira langabezia tasa % 15etik jaisten ez den bitartean.
"Lege honi esker guztiak dira irabazle, enpresariak eta langileak, eta guztion legezko interesak bermatzea du helburu", dio testuak.