Krisi Ekonomikoa -
FAES Canpusa
Rajoyk azken itunak 'berehala' gauzatzeko eskatu dio EBri
Halaber, gastu publikoa murrizteko esfortzu handiagoa egiteko eskatu die Gobernuko presidenteak Autonomia Erkidegoei
Erredakzioa
Ekainaren amaieran izandako goi-bileran hitzartutako neurriak "berehala eta zalantzarik gabe" gauzatzeko eskatu dio Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak Europar Batasunari, "krisiari aurre egiteko Espainiak neurriak hartu dituen energia eta arintasuna berdinarekin", hain zuzen ere.
PPrekin lotutako FAESek antolatutako udako ikastaroaren itxiera-ekitaldian izan da Rajoy, Madrilgo Navacerrada udalerrian.
"Europak emandako hitza eman behar du, eta ahalik eta lasterren, gainera", esan du presidenteak. Rajoyren esanetan, Europako agintariek hitzartutakoan sakondu behar da herritarren onerako diren "errealitate zehatzak, arintasunez, gauzatzeko", eta euroa atzeraezinezko proiektua bihurtzeko.
Esfortzu handiagoa Autonomia Erkidegoei
Halaber, gastu publikoa murrizteko ahalegin handiagoa egiteko eskatu die Rajoyk Autonomia Erkidegoei. Orain arte egindakoa "nahikoa ez" dela esan du, eta esfortzu hori handiagoa izan beharko dela ohartarazi du.
Rajoyren iritzian, defizita murriztea helburu nazionala da, eta bai Gobernuak bai Autonomia Erkidegoek ere badakite finantziazioa lortzeko zailtasunak handiak direla.