Ekonomia -

LAN-GATAZKA

Escrivak eta sindikatuek aurreakordioa lortu dute Gizarte Segurantzako greba bertan behera uzteko

Besteak beste, Gizarte Segurantzaren lantaldea eta arreta zerbitzuak hobetzea eta Gizarte Segurantzaren Estatuko Agentzia "berehala" sortzea adostu dute. Bi aldeak arratsaldean bilduko dira akordioa sinatzeko.

Jose Luis Escriva ministroa, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Jose Luis Escriva ministroa, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Jose Luis Escriva ministroa, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak aurreakordioa lortu du sindikatuekin Gizarte Segurantzako greba bertan behera uzteko. Sindikatuen iturrien arabera, Gizarte Segurantzaren lantaldea eta arreta zerbitzuak hobetzea eta Gizarte Segurantzaren Estatuko Agentzia "berehala" sortzea adostu dute.

Bi aldeak 16:30ean elkartuko dira, lortutako akordioa sinatzeko. Behin sinatutakoan, bertan behera geldituko da CCOO eta CSIF sindikatuek irailaren 7rako Gizarte Segurantzako zentro guztietan deitutako 24 orduko greba deialdia.

Gizarte Segurantzaren Agentzia sortzea Toledoko Itunaren zortzigarren gomendioan jasota dago. Ondoren, pentsioen erreformara eraman zuten, eta 2022ko ekainaren 30a baino lehen lege-proiektua aurkezteko eskatu zioten Gobernuari.

Sindikatuekin lortutako akordioaren arabera, Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak konpromisoa hartu du "berehala" Ministroen Kontseiluan lege-aurreproiektua aurkezteko.

Era berean, Giza Baliabideak antolatzeko plan estrategikoa osatzeko konpromisoa hartu du.

Akordioaren arabera, gainera, uztailaren 1etik aurrera astean egun batez telelana egin ahal izatea hitzartu dute, betiere lanak ahalbidetzen badu eta jendaurreko arreta bermatzen bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak Lana berriak Funtzionarioak argazkiak Espainiako Gobernua Espainia albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Sindikatuak Espainian Lan gatazkak albisteak gaur