Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: EITB Focus, greba Osakidetzan eta Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 19, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Focus: EITB Focus makroinkestak datorren maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan euskal hiriburuetan eta herri batzuetan herritarren boto-asmoari buruzko emaitzak argitaratu ditu. 

 - Greba Osakidetzan: Gaur, maiatzak 19, Osakidetzan deitutako bi eguneko grebaren bigarren eguna izango da. ELA, Satse, LAB, SME (Euskadiko Sendagileen Sindikatua), CCOO eta UGT sindikatuek egin dute deialdia, Osakidetzaren "egoera larria" eta negoziazioaren "blokeoa" salatzeko. Osakidetzako zentroetan, arreta maila guztietan, zerbitzua ematen duten langile guztiei egin diete dei sindikatuek grebarekin bat egiteko; alegia, 42.302 langileri. 

- Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaia: Lehorteari aurre egiteko neurriak aztertuko dituzte gaur EAEko erakundeetako eta lehen sektoreko ordezkariek 10:00etatik aurrera. Euri eskasiak eragin duen egoera aztertuko dute, eta aurrera begirako neurri-sorta adosten ahaleginduko dira. Oraingoz, urtegien egoera kezkatzekoa ez bada ere, etorkizunean lehorteak nekazaritzan eta abeltzaintzan sor ditzakeen arazoei aurre egitea da bileraren helburua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Albisteak Gipuzkoa Grebak gaur Gizartea albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Kultura Pasaia bideoak Albisteak Espainiako literaturaren albisteak Lan gatazkak