Ekonomia -

Akordioaren ondorioak

Ibex 35 gora, eta arrisku-sariak atseden hartu du

Finantza ministroek Bruselan bigarren bilera egiten duten bitartean, Espainian, merkatuek Euroguneko akordioaren lehen ondorioak nabari dituzte.

Espainiako burtsa. EFE
Espainiako burtsa. EFE
Espainiako burtsa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arrisku-sariak behera eginez itxi du gaurko saioa, eta 548 puntutan kokatu da. Burtsak ere igoera txiki batekin bukatu du eguna (% 0,58)

Eurotaldearen bileraren lehen egunaren ostean, dagoeneko lehen zirriborroa ezagutzen dugu, besteak beste, banku guztiei gutxienez % 9ko kapitala eskatuko zaiela (gaur egun bost banku handiek soilik dute bete beharrekoa).

Akordioaren inguruko zalantzek bultzatuta, atzoko saioan arrisku-saria 580 puntura iritsi zen, baina defizita jaisteko Espainiari urtebete gehiago emango ziotela ezagututa, beherakada gelditu egin zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea