Krisi Ekonomikoa -
Agintaldi honetan lehen aldiz
Erregeak Ministroen Kontseilua zuzenduko du, ostiralean, Zarzuelan
Gobernuak funtzio publikoaren mahaiaren bilera deitu du. Bertan sindikatuei azalduko dizkieten neurri berrien artean, funtzionarioen lan ordutegia luzatzekoa izango da.
Erredakzioa
Erregeak ostiraleko Ministroen Kontseilua zuzenduko du, Zarzuelan. Bertan, Mariano Rajoyrekin eta Gobernuko gainerako kideekin bilduko da, Errege Etxeak iragarri duenaren arabera.
Agintaldi honetan lehen aldiz bilduko da erregea Rajoyrekin; izan ere, ohitura izan arren, ez zuen agintaldi berriaren lehen Ministroen Kontseilua zuzendu. 2008ko maiatzaren 9an zuzendu zuen azken aldiz erregeak Ministroen Kontseilu bat, Zapateroren bigarren agintaldiaren hasieran.
Kongresuan izango da bihar Rajoy Europako Kontseiluko emaitzak eta krisiari aurre egiteko estrategia azaltzeko. Ondoren, ostiralean, ekonomia mailako erabaki garrantzitsuak hartuko dituzte.
Gobernuak funtzio publikoaren mahaiaren bilera deitu du. Bertan sindikatuei azalduko dizkieten neurri berrien artean, funtzionarioen lan ordutegia luzatzekoa izango da.