Ekonomia -

Legearen erreforma

Dependentzia arloko murrizketen kontra dago Euskadi, 'erabat'

"Zerbitzua eta kalitatea kontrolatzea da bide egokia'', esan du Gemma Zabaletak, Ana Mato ministroarekin egin duen bileraren ondoren. Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek ere kontrako jarrera dute.

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburua. EFE
Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dependentzia legearen garapenean edozein motatako murrizketa ezarriko luketen neurrien kontra agertu da Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburua, ''erabat'', eta Euskadiren eskumen esparrua defendatu du.

Madrilen izan da Zabaleta, Ana Mato Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetarako eta Berdintasuneko ministroak erkidegoetako ordezkariekin egin duen bileran. Ostiralean Ministroen Kontseiluan jorratuko duten dependentzia legearen erreforma-proposamena azaldu die ministroak erkidegoetako ordezkariei. Izan ere, Rajoyren Gobernuak aldaketak ezarri nahi ditu dependentziaren legean, senitartekoen zainketaren aurrean profesionalek egindako zainketari lehentasuna emanez. Hala, % 15 jaitsiko dute menpeko senitarteko bat zaintzen dutenen diru-laguntza, eta oinarrizko ezagutza batzuk eskatuko dizkiote zaintzaileari, ordainsaria jasotzeko. Halaber, aurrerantzean Gobernuak ez du bere gain hartuko Gizarte Segurantzan izena ematen duten zaintzaile berri ez profesionalen kotizazioa. Gainera, ordaindu beharreko zenbatekoa errentaren eta ondasunen arabera ezarri nahi dute.

Neurri horien aurrean, Zabaletak ''tinko'' defendatu du dependentzia legearen garapena. Proiektuak ''diru-sarrera iraunkorrak'' behar dituela esan du sailburuak, ''eta ez etengabeko murrizketak''.''Zerbitzua eta kalitatea kontrolatzea da bide egokia'', Jaurlaritzaren ustez.

Aldundiak ere, aldaketen kontra

Ander Rodriguez Gipuzkoako Gizarte Politikako diputatuak aurreratu du Bilduk ez duela koordainketa ezarriko.

Bizkaiko Foru Aldundiak ohar batean azaldu duenez, Gobernuak onartu nahi duen erreformak 33.000 lagun kaltetuko lituzke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea