Krisi Ekonomikoa -
Kongresuan
Rubalcaba, akordio handi baten alde murrizketa 'zentzugabeen' aurrean
Hazkunde ekonomikoa suspertzeko PSOEko buruzagiak akordio nazional handi bat eskaini dio Gobernuko presidenteari.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcabak akordio nazional handi bat eskaini dio Mariano Rajoyri behar-beharrezkoak diren doitze neurriak soilik jartzeko eta hazkunde ekonomikoa sustatzeko.
Kongresuan, Europar Batasunarekin lotutako azken akordioak eta Gobernuak egingo dituen murrizketa ekonomikoak iragarri ostean hitz egin du Rubalcabak. Bertan, Rajoyren murrizketa neurriak kritikatu ditu Rubalcabak, eta Espainiako Gobernuaren politika ekonomikoaren "akatsak" zuzentzeko eskatu du; izan ere, horrela Espainia "ez da haziko eta ez du defizitaren helburua lortuko", argudiatu du.
Rubalcabaren iritziz, Rajoyren Gobernua "inprobisatutako eta azken orduan hartutako murrizketa zentzugabez" beterik dago, eta ondorioz, Europa "gainean" dute.
Horren ustez, azken sei hilabeteetan okerrera egin duen politika ekonomikoaren akatsen ondorioz, Europako kideak Espainia osoa "gainbegiratzen" ari dira. "Grisez eta beltzez jantzitako ehunka gizon etorriko dira zu zaintzera", ohartarazi dio Rubalcabak Cristobal Montoro Ogasun ministroari. Halaber, Luis de Guindos Ekonomia ministroa gogor kritikatu du, eta Espainiarekiko konfiantza eza areagotzea egotzi dio.