Krisi Ekonomikoa -

Istilu larriak Madrilen

9 atxilotu, meatzarien aldeko eta murrizketen kontrako protesta batean

Hainbat edukiontzi erre dituzte, eta Poliziak Sol plazaren sarrerak itxi ditu. 4.000 lagunek hartu dute parte martxan.

Istiluak Sol plazan, meatzarien aldeko eta murrizketen kontrako protesta batean. EFE
Istiluak Sol plazan, meatzarien aldeko eta murrizketen kontrako protesta batean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bederatzi lagun atxilotu dituzte asteazken honetan Madrilen, Sol plazan piztu diren istiluetan. M-15 eta beste hainbat mugimenduk deitu dute martxa, meatzarien alde eta Rajoyk iragarritako murrizketen kontra. Istiluetan hainbat edukiontzi erre dituzte.

19:30ean Atotxatik irten dira, eta 22:00ak aldera iritsi dira Solera. 4.000 bat lagunek hartu dute parte bertan.

Adierazpen bat irakurri eta ekitaldia bukatuta piztu dira istiluak. Bertan izan diren hainbat lagunek Europa Press agentziari azaldutakoaren arabera, Polizia agenteak bertan zeudenen kontra kargatzen hasi dira. Gomazko pilotak jaurti dituzte eta borra erabili dute, EFEk iragarri duenez.

El Corte Ingles saltokia hustu behar izan dute

Istiluak izan diren bitartean, Poliziak Sol plazako metroaren sarrera eta El Corte Ingles saltokiaren ateak itxi egin ditu. Bertako arduradunek azaldu dutenez, hainbat bezero barruan geratu dira, eta Maestro Victoria kaleko atetik atera behar izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea