Krisi Ekonomikoa -
"Ezer baino lehen, barkatu"
Novagalicia, bezeroei barkamena eskatu dien lehenengo banketxea
Erakundearen presidenteak eta kontseilari ordezkariak barkamena eskatu diete bezeroei bankuak egindako "kudeaketa txarragatik".
Erredakzioa
Jose Maria Castellano eta Cesar Gonzalez-Bueno Novagalicia Bancoren presidente eta kontseilari ordezkariak barkamena eskatu dute gaur bankuak, haiek iritsi aurretik, egindako "kudeaketa txarragatik".
Prentsa-ohar baten bitartez eskatu dute barkamena bi agintariek. Gutunaren hasieran honakoa jartzen du: "Ezer baino lehen, barkatu".
Castellanok eta Gonzalez-Buenok "ilusioa eta konfiantza" helarazi nahi omen dizkiote Galiziari mezu horren bitartez. Baina horren aurretik, "barkamena" eskatzen dute "bankuaren izenean, aurreko garaian egindakoagatik" eta bere gain hartu dute hori konpontzeko ardura.
Kutxen zuzendaritzako kide ohiek "gehiegizko kalte-ordainak" jaso zituztela eta "zuhurtzia handirik gabeko inbertsioak" egin zituztela aitortu dute.