Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Hezkuntzako lan eskaintza, U23rako negoziazioak eta indarkeria matxistaren aurkako ituna

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Hainbat lagun Lan Eskaintza Publiko batean. EITB MEDIA
Hainbat lagun Lan Eskaintza Publiko batean.
Hainbat lagun Lan Eskaintza Publiko batean. EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, ekainak 12, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hezkuntzako lan eskaintza: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gaur irekiko du Lan Eskaintza Publikorako izena emateko epea. BECen egingo dira eskaintzen diren 2.004 lanpostuetarako probak.

- U23rako negoziazioak: Uztaileko hauteskundeetara koalizioan aurkeztuko direla iragarri arren, Sumarren eta Podemosen arteko arrakala ez da eten; Podemoseko Pablo Echeniquek salatu du Sumarrek, Irene Monterori bezala, betoa ezarri diola berari ere. Ekainaren 19ra arteko epea dago hauteskunde-zerrendak aurkezteko. PPk oraindik ez ditu argitu, eta ez du hitz egin nahi Voxekin hainbat udal eta erkidego osatzeko zabalik dituen negoziazioen inguruan. 

- Larrialdi kimikoaren simulazioa: Urtea bete berri da Emakundek sustatutako "Berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko Herri Ituna". Horren harira, "Adimen Artifizial feminista posible al da?" jardunaldiak antolatu dituzte gaurko. Zientzian eta teknologian erreferente diren emakumeek adimen artifizialean genero ikuspuntua txertatzeak eta esparru teknologiko-zientifikoan emakumeen presentzia bermatzeak duen garrantziaz arituko dira. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Hauteskunde orokorrak Espainian Emakunde albisteak Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Enplegu Eskaintzak 2024