Ekonomia -
Rajoyren murrizketen ondoren
PPren txaloen ostean, Andrea Fabraren 'izorra daitezela!'
PSOEk salatu duenez, Carlos Fabraren alabak "Izorra daitezela" oihukatu zuen Kongresuan, eta PPko diputatuaren dimisioa eskatu dute. Alfonso Alonsok justifikatu egin du Rajoy txalotu izana.
Redacción
PSOEk Andrea Fabraren dimisioa eskatu du; izan ere, asteazkenean, Mariano Rajoy presidenteak Kongresuan langabeen diru-laguntza murriztuko zuela iragarri zuenean "izorra daitezela" oihukatu zuela salatu dute sozialistek.
PSOEk azaldu duenez, saioaren bideoan Carlos Fabra Castelloko presidente ohiaren alabak Rajoyk langabeentzako diru-laguntza murriztuko dutela iragarri zuenean hitz horiek erabili zituela ikusi dute.
Twitterren, eztabaida
Arratsaldean zehar, Twitterren PPren txaloei buruzko iruzkin ugari argitaratu dituzte eta, ondoren, Andrea Fabraren hitzek eragin dute eztabaida. Trending Topic izatera ere iritsi dira #DiputadosDelPPAplaudiendo eta "Andrea Fabra" etiketak.
Alfonso Alonso Kongresuan PPk duen bozeramaileak presidenteak jasotako txaloak justifikatu ditu, eta Mariano Rajoyri egin beharrekoa egiten ari delako eskerrak eman nahi izan zizkiotela azaldu du. "Ez dut uste presidenteak zentsura merezi zuenik, bere taldearen babesa baizik", esan du.