Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Osakidetzaren mahai sektoriala, Berlusconiren hileta eta adimen artifiziala

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Osakidetzako ospitale bateko larrialdiak. Artxiboko argazkia: EFE
Osakidetzako ospitale bateko larrialdiak.
Osakidetzako ospitale bateko larrialdiak. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, ekainak 14, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Osakidetzaren mahai sektoriala: SME ez beste sindikatu guztiek parte hartuko dute gaur Osakidetzaren mahai sektorialaren bileran, 09:30ean. Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendaritzak uda sasoiko behin-behineko plangintzaren berri emango die langileen ordezkariei.

- Berlusconiren hileta: Milango katedralak, Duomoak, gaur hartuko du Silvio Berlusconi lehen ministro ohiaren estatu hileta. 15:00etan izango da. Dolu egun nazionala da Italia osoan.

- Adimen artifiziala: Europako Parlamentuak adimen artifizialaren araudia adosteko irizpideak ezarri eta bozkatuko ditu gaur.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa ELA LAB albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Italiako berriak Terapeutika-profesionalak Sindikatuak Espainian CCOO albisteak UGT Euroganbera Inteligentzia artifiziala albisteak gaur