Krisi Ekonomikoa -
PSOErekin haserre
Andrea Fabrak langabeak iraindu ez zituela esan du
PPko diputatuak salatu duenez, PSOEk bere hitzak "manipulatu" ditu, "langabeziaren drama" erabilita, eta sozialistek sortu zuten iskanbilari erantzun nahi ziola azaldu du.
Erredakzioa
Andrea Fabra PPko diputatuak PSOErekin haserre dagoela esan du. Fabraren aburuz, PSOEk bere hitzak "manipulatu" ditu, "langabeziaren drama" erabilita, eta sozialistek sortu zuten iskanbilari erantzun nahi ziola azaldu du.
Osoko bilkuran grabatutako bideoan argi gelditzen dela uste du Fabrak: "Irudietan ikusten da PSOEko diputatuak dauden alderantz hitz egiten dudala; izan ere, oihuka eta Gobernuko presidenteak hitz egiten zuen bitartean iraintzen ari ziren".
"Aurreko agintaldian sozialistek txalotu zituzten arduragabekeria eta xahutze politikak gaur egun milioika herritarrek bizi duten egoera ekonomikoaren oinarria dira", esan du Fabrak haserrea azaltzeko.
Saio horretan PPko diputatuek sozialisten protestak eta oihuak saiatu besterik ez zirela azaldu nahi izan du Fabrak.