Krisi Ekonomikoa -

Madrilen

Poliziarekin istiluak, murrizketen aurkako protestetan

Milaka lagun Gobernuaren murrizketen aurka protesta egiteko bildu dira Madrile. Gainera, Andrea Fabraren dimisioa eskatu dute Kongresuan esandako hitz polemikoen harira.

Manifestarien eta Poliziaren arteko istiluak Madrilen. EFE
Manifestarien eta Poliziaren arteko istiluak Madrilen. EFE
Gutxienez bederatzi lagun atxilotu dituzte Madrilen izandako protestetan

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istiluak izan dira Madrilen, manifestarien eta Poliziaren arteko liskarretan. Murrizketen aurka protesta egiten ari zirenek botilak bota dituzte eta ondorioz, Poliziak manifestarien aurka egin dute.

Ferraz kaletik Gran Viara joan dira ostiral honetan manifestariak Kongresura iristeko asmoz. Baina, istiluak izan dira eta hainbat lagun zauritu dira. Gainera, gutxienez bederatzi lagun atxilotu dituzte.

Sare sozialen bitartez deitutako protesta izan da. PPren egoitza parean bildu dira, eta ondoren, sozialisten egoitzara abiatu dira. 21:30ak aldera, mila lagun baino gehiago ziren.

Sol plazara bidean, Poliziak martxa eragotzi die, izan ere, Kongresura iritsi nahi zuten. Bertan istiluak izan dira. Manifestariek gainera, Andrea Fabraren dimisioa eskatu dute Kongresuan esandako hitz polemikoen harira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea