Krisi Ekonomikoa -

AUMEren oharra

Militarrak murrizketen aurka, mobilizazioak iragarri dituzte

Espainiako Militarren Elkarte Bateratuak herritarrek deituriko mobilizazioetan parte hartuko dutela iragarri dute.

AUMEren oharra.
AUMEren oharra.
AUMEren oharra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AUME Espainiako Militarren Elkarte Bateratuak Rajoyren murrizketaksalatu ditu ohar baten bitartez eta ildo honetan, mobilizazioak babestuko dituela iragarri du.

"Indar Armatuetako kideak sektore publikoan egin diren murrizketen aurka gaude", diote sare sozialetan arrakasta handia izaten ari den ohar batean.

"AUMEn ez gara besoak gurutzaturik geldituko egin ez dugun zerbaitengatik ordainarazten gaituzten bitartean", diote. Gainera, "politikariengan jarritako konfiantzaren ostean, ukatu zituzten murrizketak egin dituzte", kritikatu dute.

Horregatik, herritarrek deituriko mobilizazioetan parte hartuko dutela iragarri dute "inoiz galdu behar izan ez genituen eskubideen defentsan, lortutako eskubideak herritarrek jada berezkoak izan behar dituztelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea