Krisi Ekonomikoa -
Rajoyren neurri berriak
Atzerrira doazen langabeek ez dituzte 426 euroak galduko
Enplegu Ministerioak ukatu egin du atzerrira doazen langabeek diru- sarrerak bermatzeko 426 euroko errenta galduko dutela.
Erredakzioa
Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten langabeek atzerrira joatearen inguruan, aurrekontuen egonkortasuna bermatzeko neurrien lege-dekretuan ez dela aldaketarik ezarri berretsi du Enplegu Ministerioak.
Aldaketak Diru-sarrerak bermatzeko errenta eskatuko duten lagun berriei soilik eragingo diela esan dute.
Era honetan, hilabete batzuetan atzerrira lanera joatea, eta ondoren, Espainian diru-laguntza hori jasotzea ekidin nahi dela esan dute Ministeriotik.
Langabeek enplegua aktiboki bilatzea, lan-eskaintza egokiak ez ukatzea eta trebakuntza-ikastaroetan parte-hartzea sustatu nahi dela diote. Atzerrira joanez gero, "edozein arrazoi eta iraupena edozein dela eta", enplegu eskatzaile izateko izen-ematea bertan behera geldituko da.
Horrela gertatuz gero, izen-emate berrirako, 12 hilabetez jarraian baldintzak betetzea eskatuko da.
Enplegu Ministerioak zehaztu duenez, eskaera berriei soilik eragingo die neurriak, ez jada errenta hori jasotzen dutenei.