Ekonomia -
Lehen zigorra Espainian
Novagalicia zigortu dute bezero bati arriskuen berri ez emateagatik
Epaiaren arabera, finantza-erakiundeak informazio "desegokia, faltsua eta eskasa" eman zion bezerioari, erosi behar zuen produktuaren "arrisku handia" eta likidezia falta ezkutatuta.
Erredakzioa
Justiziak arrazoia eman dio lehen aldiz Novagalicia Bancoko lehentasuneko akzioak erosi zituen bezero bati. Bezeroak Caixanovako akzioak erosi zituen. Caixanova Novagalicia sortu zuen bat-egitean sartutako erakundeetako bat da. Cambadoseko Epaitegiak hartutako erabakiaren arabera, Jose Maria Castellanok zuzentzen duen erakundeak 7.560 euro itzuli beharko dizkio bezeroari eta epaiketaren gastuak ordaindu.
Epaia Pontevedrako Probintzia Auzitegian errekurritu daiteke. Epaiak bezeroaren eta Novagaliziaren arteko kontratua baliogabe utzi du "onespenean izandako akatsengatik". Horretarako argudio nagusia erakundeak ezkutatutako informazioa da. Epaiaren arabera, finantza-erakiundeak informazio "desegokia, faltsua eta eskasa" eman zion bezerioari, erosi behar zuen produktuaren "arrusku handia" eta likidezia falta ezkutatuta.
Horrez gain, 2008ko azaroan sinatutako kontratua 2050ko abenduaren 31 arte irauten zuela ere ez zioten esan, hori jakin izan balu "inoiz ez lukeelako horrelako kontraturik sinatuko". Epaileak ere kontuan izan du bezeroak ekonomia kontuez "inolako ezagutzarik ez duela".
Novagaliciaren argudioakNovagaliciak, aldiz, bezeroak "egokitasun testa" delakoa gainditu zuela argudiatu zuen, baina epailearentzat test hori "bost galdera estereotipatuk" osatzen dute eta ez du frogatzen bezeroak produktua ezagutzen zuenik.
Salatzaileak ohiko justiziara jotzea erabaki zuen bankuan Denan, Meañon (Pontevedra) duen bulegora joan eta 7.560 euroak berreskuratzen saiatu eta bankuak ezezkoa eman zionean "merkatuaren egoera" argudiatuta. Bi urte lehenago 2.400 euro atera zituen autoa erosteko.