Krisi Ekonomikoa -
Elkarrizketa Radio Euskadin
CCOO: 'Badirudi beharrezkoa izango dela greba orokorra deitzea'
Ignacio Fernandez Toxo sindikatuaren idazkari nagusiak uste du "ezinbestekoa" dela sindikatuek "elkartuta" jokatzea.
Erredakzioa
Ignacio Fernandez Toxo CCOO sindikatuaren idazkari nagusiak uste du Mariano Rajoyren Gobernuak "ezinbesteko" egingo duela "greba orokorra deitzea". Horren harira, sindikatuek "elkartuta" erantzuteko deia egin du.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, CCOOk EAEn dituen ordezkariek "sindikatu guztiekin hitz egitea erabaki dute eta erabateko adostasuna egotea espero dut, beharrezkoa baita".
Defizitaren helburua betetzea "ezinezkoa" dela eta Gobernua horren jabe dela azpimarratu aurretik, Rajoyk "bigarren eta hirugarren murrizketa olde bat egitea" aurreikusia duela adierazi du. Horren harira, Toxok esan du ez dakiela greba orokorra egingo duten ala ez: "Badirudi Gobernuak ezinbesteko egin nahi duela greba orokorra deitzea".
"Gizartea txirotu behar duen murrizketa programa horri aurre egiteko mobilizazio soziala abiatzeko, sindikatu guztiekin eta Espainiako gizarte zibileko beste sektore batzuekin adostu nahi dugu prozesua, sindikatuen alorretik harago doan gaia delako", ohartarazi du Toxok.
Era berean, sindikatuek "elkartuta" jokatzea "ezinbestekoa" dela azpimarratu du, izan ere, "denbora galtzea litzateke bakoitzak bere aldetik jotzea". "Badakit Euskadiko CCOOk sindikatu guztiekin hitz egiteko asmoa duela, eta denak elkarrekin egotea espero dut", azpimarratu du buruzagi sindikalak.
UGT-k esan du Gobernuak "alibiri"tzat erabiltzen duela erreskatea neurri "ideologikoak" hartzeko
UGT-k astelehen honetan azaldu duenez, Gobernuak hartutako neurriek lehengo ostiralean eraispen ekonomiko eta sozialean "aldaketa nabarmen" bat eragingo dute.
Gobernuaren azken neurriak aztertzen dituen txosten batean azaltzen denez, UGTk langabeziak gora egingo duela azpimarratu du, baita pobreziak ere, eta kohesio sozial gutxiago izango da. Halaber eskubide sozialak eta lan eskubideak galduko direla esan du sindikatuak.
UGTk azaldu duenez, Espainiak ez du nahi esku hartze hori ekidin, bere politikak aplikatzeko orduan "alibiri"tzat erabiltzen duelako. Sindikatuak esan du Gobernuak ez duela hizketarako edo bat-etortzeko nahirik erakutsi, eta Europako Batzordearen aholkuak behar duen aitzakia direla gaineratu du azalpenik eman gabe gobernatzeko, eta erakuntzukizun demokratiko minimoak saihesteko.