Krisi Ekonomikoa -
Kongresuan
BNGk murrizketei buruzko erreferenduma eskatu du
Legez besteko proposamenean adierazi dutenez, "herritarrek hitza hartu eta murrizketei buruzko iritzia azaldu behar dute; horregatik da beharrezkoa erreferenduma".
Erredakzioa
Jorqueraren aburuz, Gobernuak ez du murrizketa eta zerga igoera horiek ezartzeko "legimitaterik"; izan ere, PPk ez zituen neurri horiek hauteskundeetako egitarauan jaso.
Horren arabera, neurriak "oso larriak, sozialki bidegabeak eta krisiari aurre egiteko kaltegarriak dira", eta atzeraldia eta langabezia handitzea eragingo dute. Gainera, "autonomien autogobernuaren aurkako erasoa da".
Legez besteko proposamenean adierazi dutenez, "herritarrek hitza hartu eta murrizketei buruzko iritzia azaldu behar dute; horregatik da beharrezkoa erreferenduma".