Krisi Ekonomikoa -
Rajoyren murrizketak
Lehendakariak agerraldia egingo du, Rajoyren murrizketak direla eta
Eusko Jaurlaritzaren buruak egoera ekonomikoa eta murrizketek EAEn izango duten eragina aztertuko ditu. eitb.com-ek zuzenean emango du prentsaurrekoa.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak agerraldia egingo du bihar Gasteizen, Mariano Rajoyren Espainiako Gobernuak onartu berri dituen murrizketa ekonomikoen inguruko iritzia emateko eta neurri horiek EAEn izango duten eragina azaltzeko.
Eusko Jaurlaritzaren bileraren ondoren izango da prentsaurrekoa, 12:00etan, Lehendakaritzan.
Normalean Idoia Mendia bozeramailea izaten da prentsaurrekoa ematen duena asteroko bileraren ondoren, baina aldi honetan lehendakariak hitz egitea erabaki dute, Rajoyren murrizketen "larritasuna" dela eta, Jaurlaritzako iturriek jakitera eman dutenez.
Jose Luis Bilbaok ere agerraldia egingo du
Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusiak ere agerraldia egingo du astearte honetan, Rajoyren murrizketak baloratzeko.
Agerraldia goizeko 11:30ean egingo du, Juan Maria Aburto eta Jose Maria Iruarrizaga Presidentetzako eta Ogasun eta Finantza diputatuekin batera.