Ekonomia -

Bankia auzia

Rato eta Salgado uztailaren 26an agertuko dira Kongresuan

Halaber, Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko buruzagi ohia eta Jose Manuel Campa Ekonomia idazkari ohia ere izango bertan izango dira uztailaren 24an.

Rodrigo Rato, Bankiako presidente ohiaren artxiboko irudia. EFE
Rodrigo Rato, Bankiako presidente ohiaren artxiboko irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodrigo Rato Bankiako presidente ohia eta Elena Salgado Ekonomia presitenteorde ohia uztailaren 26an agertuko dira Diputatuen Kongresuaren aurrean, Narcis Serra CatalunyaCaixako presidente ohiaz eta Julio Fernandez Gayoso Caixanovakoaz gain.

Halaber, Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko buruzagi ohia eta Jose Manuel Campa Ekonomia idazkari ohia ere Kongresuaren aurrean izango dira uztailaren 24an, astelehen honetan finantza berregituraketa hausnartzen duen batzordeak hitzartu duenez.

Taldeek hitzartu dutenez, sei pertsona izango dira Kongresuaren aurrean izango direnak Estatua Bankiako, Catalunyacaixako eta NovaGalicia bankuko akziodun nagusia izatera eraman duen finantza krisiaren inguruko euren ikuspuntua emango dutenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea