Krisi Ekonomikoa -
Zorra
Altxorrak 3.560 milioi saldu ditu bonuetan, interesa % 1 jaitsita
Rajoyk murrizketak iragarri ondoren egin den lehenengo enkantea da, eta badirudi eragin positiboa izan dutela.
Erredakzioa
Espainiak 3.560 milioi euro saldu ditu zor bonuetan, aurreikusitakoa baino pixka bat gehiago, eta dirua itzultzeko ordaindu beharko duen interesa aurreko enkantean baino puntu bat beherago kokatu da.
Hamabi hilabeterako bonuen kasuan, 2.599 milio euro saldu ditu % 3,99ko interesean, aurreko enkantean (% 5,2) baino errazago.
Urte eta erdirako bonuen kasuan, ordea, 961,8 milioi euro saldu dituzte % 4,35eko interesean, iragan enkantean baino puntu bat gutxiagoko interesean, hain zuzen ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea