Krisi Ekonomikoa -
Neurri berriak
Erregeak eta printzeak soldata % 7 murriztu dute
Gainera, Kongresuak Gabonetako aparteko ordainsaria kendu die diputatuei.
Erredakzioa
Erregeak eta Asturiasko printzeak soldata % 7,1 murriztu dute, Erregearen Etxeak adierazi duenaren arabera. Gainera, Juan Carlosek sendiaren gainontzeko kidei zuzendutako aurrekontua ere ehuneko berean jaistea erabaki du.
Gainera, Kongresuko Mahaiak diputatuei Gabonetako aparteko ordainsaria kentzea erabaki du. Horrela, urteko soldataren % 7,8 kenduko diete, Alderdi Popularreko Santiago Cerverak azaldu duenaren arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea