Ekonomia -
Lan Harremanen Kontseilua
Negarrako lan-gatazka ostiralean bukatuko da, arbitrajeari esker
Igorreko (Bizkaia) Negarra enpresako lan-gatazka ostiralean bukatuko da, egun horretan zuzendaritzak eta langileek Lan Harremanen Kontseiluaren arbitrajea ezagutuko baitute.
Erredakzioa
Igorreko (Bizkaia) Negarra enpresako lan-gatazka ostiralean bukatuko da, egun horretan zuzendaritzak eta langileek Lan Harremanen Kontseiluaren arbitrajea ezagutuko baitute. Enpresak 48 langile kaleratu nahi zituela iragarri zuen orain hiru hilabete eta, ordutik, langileek greba egin dute.
CCOOk (ordezkari gehien dituen sindikatua da) ohar batean gogoratu duenez, langileek apirilak 16an ekin zioten greba egiteari, enpresak aurkeztutako Enplegua Erregulatzeko Espedientearen aurka. Negarrak 177 langile ditu.
Tximinia eta galdara elektrikoak egin ditu Negarrak. Langileen batzordeak egoera gainditzeko neurriak adostea proposatu zion zuzendaritzari, baina kaleratzerik ez egiteko exijitu zion.
Aldeek Lan Harremanen Kontseiluaren erabakia derrigorrez bete beharko dute eta, ondorioz, lan-gatazka bukatu egingo da.
Igorreko (Bizkaia) Negarra enpresako lan-gatazka ostiralean bukatuko da, egun horretan zuzendaritzak eta langileek Lan Harremanen Kontseiluaren arbitrajea ezagutuko baitute. Enpresak 48 langile kaleratu nahi zituela iragarri zuen orain hiru hilabete eta, ordutik, langileek greba egin dute.CCOOk (ordezkari gehien dituen sindikatua da) ohar batean gogoratu duenez, langileek apirilak 16an ekin zioten greba egiteari, enpresak aurkeztutako Enplegua Erregulatzeko Espedientearen aurka. Negarrak 177 langile ditu.Tximinia eta galdara elektrikoak egin ditu Negarrak. Langileen batzordeak egoera gainditzeko neurriak adostea proposatu zion zuzendaritzari, baina kaleratzerik ez egiteko exijitu zion. Aldeek Lan Harremanen Kontseiluaren erabakia derrigorrez bete beharko dute eta, ondorioz, lan-gatazka bukatu egingo da.