Ekonomia -
Euskal arrantzaleak, pozik
Antxoa kupoa % 30 murriztea proposatu du Europak
Ondorioz, 20.700 tona antxoa arrantzatzeko baimena emango du Europar Batasunak. Horrek ez du esan nahi antxoa arriskuan dagoenik, Azti Institutuaren arabera.
Erredakzioa
Antxoa kupoa % 30 murriztea proposatu du Bruselak eta, ondorioz, 20.700 tona antxoa arrantzatzeko baimena emango duela iragarri du. Iaz baino % 30 gutxiago den arren, horrek ez du esan nahi "antxoa arriskuan dagoenik", Azti institutuaren arabera.
Institutu horrek egindako ikerketa baten arabera, antxoaren biomasa 70.000 tonakoa da Bizkaiko Golkoan. Iaz baino baxuagoa da eta, hortaz, kupoa ere murriztea gomendatu zuen Aztik.
Euskal arrantzaleek ondo hartu dute murrizketa, haien esanetan 20.700 tona "nahikoak direlako". Izan ere, duela bost urte, antxoa arrantzatzeko debekua kendu zutenetik, bigarren kuota altuena da.
Orain, Europak ofizialki berretsi beharko du proposatutako kupoa.