Krisi Ekonomikoa -
Aurreikuspen negatiboarekin
Standard & Poor's agentziak A nota jarri dio EAEri
Eusko Jaurlaritzak oraindik ere "kalitate handiko eta arrisku txikiko" rating-a dela adierazi du.
Erredakzioa
Standard & Poor's Ratings Services agentziak "A" nota jarri dio epe luzeko kreditu emaile gisa EAEri, baina aurreikuspen negatiboarekin. Kalifikazio agentziak iragarri duenaren arabera, EAEren notak bi mailako aldea erakusten du Espainiako epe luzerako kalifikazioarekin (BBB+/Negative/A-2) alderatuta.
Euskadik 'AA-' maila du ICL kreditu maila indikatiboan. Eusko Jaurlaritzak oraindik ere "kalitate handiko eta arrisku txikiko" rating-a dela adierazi du. Espainiako zorraren kalifikazioa jaitsi ostean EAEko aurreikuspen negatiboa espero egin zitekeela esan dute.
Euskal Autonomi Erkidegoa Espainiak duen epe luzerako kalifikaziotik bi maila gorago dago; izan ere, S&P agentziak Euskadik esportaziora eta lehiara bideratutako industria duela eta nazioarteko merkatuetara irekia dagoela uste du. Hortaz, EAEko ekonomia ez da Espainiakoan oinarritzen.
EAEk biztanleko BPGrik handiena (Espainiako batez bestekoaren % 134) eta langabezia tasa baxuena du: % 13 (Espainian, 2012ko lehen hiruhilekoan, langabezia tasa % 24koa izan zen).
Agentziak EAEko ICL maila jaitsi du, 'AA' mailatik 'AA-' mailara, baina oraindik ere altua dela uste du.
Hala ere, Gobernu Zentralaren esku hartzea ekiditeko, Euskadik gastua tentuz erabili behar duela uste du S&P agentziak. Gainera, Euskadik 2012-2014 bitartean esplotazioaren soberakinak eta defizita murrizteko neurriak hartu behar dituela azaldu du agentziak.