Krisi Ekonomikoa -

Maiatza

Finantza sistemaren berankortasuna % 9ra iritsi da

Inoiz izan den berankortasun maila gorenera (1994ko otsailean % 9,5ekoa izan zen) hurbildu da Espainia, Espainiako Bankuak adierazi duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bankuek, kutxek, kooperatibek kreditu finantza saltokiek partikularrei eta enpresei emandako kredituen berankortasuna % 8,95ekoa izan zen maiatzean eta maila gorenera (1994ko otsailean % 9,5ekoa izan zen) hurbildu da, Espainiako Bankuak azaldu duenez.

Apirileko mailarekin (% 8,72) alderatuz gero, gora egin du mailak eta iazko maiatzekoa (%6,4) baino 2,5 puntu gorago kokatu da. Berankortasuna 38.400 milioi euro handitu da azken urtean.

Iaz gainditu zuten 100.000 milioi euroko mailatik gora iritsi da berankortasuna eta 2012ko maiatzean 155.841 milioi eurotan kokatu da.

Hala ere, maiatzean emandako kreditu kopurua 1,74 bilioi eurora arte murriztu ziren, hau da, aurreko hilabetea baino % 0,57 gutxiago eta azken hilabeteetan baino % 3,33 gutxiago.

Guztira, finantza erakundeek 87.300 milioi euro eman zituzten maiatzean berankortasunari aurre egiteko, aurreko hilabetean baino 3.000 milioi gehiago (% 23 gehiago).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea