Krisi Ekonomikoa -
Murrizketak Forondan
Forondako aireportuan egingo dituzte murrizketarik handienak
122 langileetatik 20 bakarrik geratuko dira. Jaurlaritzak jada eskatu du premiazko bilera bat Espainiako Sustapen Ministerioarekin, AENAren murrizketen planaren kontra azaltzeko.
Erredakzioa
Gasteizko aireportuan aplikatuko da murrizketarik handiena: %83,6 an murriztu nahi dute bertako langilegoa. Lan ordutegia heren bat gutxituz, 122 langileetatik 102 kalean geratuko lirateke.
Hau dela eta, Jaurlaritzako Garraioetako sailburuak, Iñaki Arriolak, premiazko bilera batera deitu du Madrilgo Sustapen Ministerioa, Forondako aireportuari bereziki eragiten dion murrizketen egitasmo hau atzera botatzeko asmoz.
Arabako aireportuko langileak berriz, AENAren Madrilgo egoitza nagusiaren aurrean bildu dira, neurri hauek aireportuaren itxiera ekarriko dutela adieraziz.
Estatuko beste hainbat aireportu dere AENAren jomugan daude, Madrilgo Cuatro Vientos, Mallorca, Sabadell, Melilla, Badajoz edota Ceuta eta Algeciraseko heliportuen modura, non langilegoan egingo diren murrizketak, %30-60 artekoak izango dira.