Ekonomia -

EBren erabakia

Hegazkinean likidoa eramateko murrizketak 2014 arte luzatu dituzte

Europako Batzordeak 2014ko urtarrilera arte luzatzea gomendatu du likidoen, aerosolen eta gelen murrizketak eskuko ekipajean.

Hegazkinean likidoa eramateko murrizketak 2014 arte luzatu dituzte. EFE
Hegazkinean likidoa eramateko murrizketak 2014 arte luzatu dituzte. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak 2014ko urtarrila arte luzatzea gomendatu du likidoen, aerosolen eta gelen murrizketak eskuko ekipajean. Datorren urteko apirilean murrizketak kentzea azkarregi izango zela uste du.

Eztanda egin dezaketen likidoak eramatea abioientzat arriskutsua izan daitekeela esan du Europako Batzordeak, hautemate sistemetan aurrerapenak eman arren.

2014ko urtarriletik aurrera bidaiariek abioian aireportuetako duty-free dendetan erositako likidoak sartzea proposatu du, aldez aurretik kontrol bat eginda.

Bruselak azaldu duenez, 2012ko udazkenean indarrean dagoen legedia zuzentzeko proposamenak aurkeztuko ditu, Europako Parlamentuaren eta horren kideen onarpenarekin.

Europako Kontseiluak 2011ko apirilean murrizketak kentzearen inguruan eztabaidatu zuen; hasiera batean apirilaren 29an ezarri zuten hori egiteko eguna, neurriaren kontra zeuden herrialde askoren presioagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea