Ekonomia -

Adierazpenak

Erregea: 'Beste batek baja hartuko luke, baina nik lan egin behar dut'

Erregeak kazetarien aurrean egin ditu adierazpen horiek, Espainiako Aireko Indarren hegazkin batean, Moscurako bidean.

Juan Carlos Espainiako erregea. Argazkia: EITB.
Juan Carlos Espainiako erregea. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apirilean ebakuntza egin zioten arren, berak "lan egin" behar duela esan du gaur Espainiako erregeak. "Nire egoeran dagoen beste pertsona batek baja hartuko luke, baina nik lan egin behar dut", adierazi du.

Erregeak kazetarien aurrean egin ditu adierazpen horiek, Espainiako Aireko Indarren hegazkin batean, Moscurako bidean.

Apirilean bi ebakuntza egin zizkioten, Botsunara egindako bidaian pairatutako erorikoaren ondorioz. Juan Carlos erregeak adierazi du berak egunero lan egin behar duela, eta "beste edozein pertsona batek", bere egoeran, baja hartuko lukeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea