Krisi Ekonomikoa -

Rajoyren murrizketak

UGTk eta CCOOek funtzionarioen greba bakarrik deitzea baztertu dute

CCOO, UGT eta CSI-F sindikatuek, Espainiako Gobernuaren azken neurriek arlo publikoa gainditu eta gizarte osoari eragiten diela adierazi dute, eta beraz, greba orokor baten aukera aztertzen ari dira.

Los secretarios generales de CCOO y UGT. Foto: EFE
Los secretarios generales de CCOO y UGT. Foto: EFE
Los secretarios generales de CCOO y UGT. Foto: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UGTko zerbitzu publikoen federazioko idazkariak, Julio Lacuerdak, Rajoyren azken murrizketa planek gizarteko sektore produktibo guztiei eragiten diela esan du eta hori izan dela arrazoi nagusia funtzionarioena bakarrik izango zen greba baztertzeko. Beraz, argi ikusten du huelga orokor baten beharra.

Funtzionarioen gabonetako aparteko ordainsaria kendu eta euren egun libreen gutxitzearekin, CSI-Fko batzorde nazionalak irailerako huelga bat deitzea adostu zuen, baina azkenean, momentuz, aukera hori baztertuta geratu da.

Sindikatuen bilera aurretik egin den prensaurrekoan, CSI-Fko presidente ordeak esan du, bere sindikatuak oraintxe deituko zuela huelga, baina gaineratu du afera guztia sakonago aztertu behar dela, eta beraz, gertaeren garapena denen artean aztertzea komeni dela.

Gauzak horrela, mobilizazioen epe labur, ertain eta luzerako egutegia datorren astean iragarriko dutela aipatu du, gogoratuz beti ere, langile publikoen lantokietan eguneroko deialdiak mantentzen direla.

CCOO, UGT eta CSI-F sindikatuen arabera, helburua, plataforma sindikal batz sortzea da, Rajoyren azken neurriei indartsu erantzuteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea