Krisi Ekonomikoa -
Murrizketak
Protestariz hustu dute Gasteizko udaletxea
12 udal langile zeuden eraikinaren barruan murrizketen kontrako protesta batean parte hartzen.
Erredakzioa
Gasteizko Udaleko enpresa batzordeko dozena bat langile atera dituzte gaur Arabako hiriburuko udaletxe barrutik, murrizketen kontrako protesta bat egiten ari zirenean.
Javier Maroto alkateak, PPkoak, ;ariano Rajoyren Gobernuak onartu berri dituen murrizketen inguruko iritzia emango du gaur Ogasun Batzordean.
Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, Udaltzaingoak atera ditu murrizketen kontrako oihuak egiten ari ziren protestariak, eta ez da istilurik izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea