Krisi Ekonomikoa -
Dependetzia Legea murriztearen aurka agertu da berriz Jaurlaritza
Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak Euskadiko eskumenen eta autogobernuaren alde egiteko eskatu die Aldundiei.
Erredakzioa
Rajoyren Gobernuak Dependentzia Legean egin dituen murrizketen aurka agertu da berriz Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko eskumenen eta autogobernuaren alde egitea eskatu die Aldundiei.
Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Organoaren baitan egi duten EAEko gizarte politika planifikatzeko bileran egin ditu adierazpen horiek Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak.
PPren Gobernuak Dependentzia Legea murrizteko onartu dituen neurriei aurka egiteko bat egitea eskatu du Zabaletak eta Aldundiek euskal eskumenak eta autogobernua defendatzeko beharra azaldu du. Horrela, Gizarte Zerbitzuen Legearen bidea jarraituz gero, murrizketak ekidingo direla eta herritarrei zerbitzu eta laguntza hobeak eskaintzea bermatuko dela esan du sailburuak.
Azaldu duenaren arabera, Euskadiko Zerbitzu Sozialen Legeak herriaren batasuna eragiten du, erkidegorako koordainketa eta finantzazio sistema bakarra. Horrela, sailburuak Dependentzia Legearen finantzazio egonkorraren eztabaida irekitzeko "beharra" azpimarratu du.