Ekonomia -
EH Bilduk deituta
Milaka pertsonak Euskadiren 'subiranotasun ekonomiko osoa' eskatu dute
Laura Mintegi hautagaiak Euskadiko eta Nafarroako erakundeei gonbitea egin die "erasoei erantzun bateratua eman eta herri mailako politika ekonomikoa egiteko".
Erredakzioa
Milaka pertsonak protesta egin dute Mariano Rajoyren murrizketen kontra Bilboko kaleetan, EH Bilduk deituta. Horrez gain, Euskadiren subiranotasun ekonomiko eta politiko osoa aldarrikatu dute. Manifestazioa 'Murrizketarik ez, burujabetza ekonomikoa' lelopean egin dute, 17:30etan Jesusen Bihotzetik abiatuta. Laura Mintegi EH Bilduko lehendakaritzarako hautagaia ere manifestarien artean izan da. Protesta udaletxeko zubian amaitu dute, ordubete geroago.
Mintegirekin batera, beste zenbait ordezkari politiko ere izan dira manifestazioan: Pello Urizar EAko idazkari nagusia, ezker abertzaleko Rufi Etxebarria, Joseba Permach eta Pernando Barrena, eta Dani Maeztu Aralarreko legebiltzarkidea, besteak beste. Manifestazioan murrizketen kontrako oihuak eta independentziaren aldekoak egin dituzte.
"Erakundeek, eragile sozialek, sindikatuek eta, batez ere, herritarrek, egoera aldatzeko lanean hasi behar dute. Bestelako aukerarik badagoela uste dugunok Madrilen eta PPk inposatu nahi duten ekonomia, gizarte eta herri eredua geldiarazteko aukera dugu, bakoitzak bere alorrean", esan du Pernando Barrenak manifestazioaren amaieran.
Mintegi, herri-politika egitearen aldeLaura Mintegik, bestalde, gonbitea egin die Euskadiko eta Nafarroako agintariei, erkidegoetako gobernuei eta ahaldun nagusiei "erasoei erantzun bateratua eman eta herri mailako politika ekonomikoa egiteko".
"Ezinbestekoa da ekintza bateratuak egitea, herri bateratuaren erantzuna ematea eta horrelako eraso lotsagabe, bidegabe eta erabat kritikagarria salatzea", esan du Mintegik.