Ekonomia -

Krisia

Espainiako ekonomia % 0,4 jaitsi da maiatza eta ekaina artean

Espainiako Bankuaren esanetan, atzeraldia "bizkortu" egin da.

Luis Maria Linde Espainiako Bankuaren gobernadorea. EFE
Luis Maria Linde Espainiako Bankuaren gobernadorea. EFE
Luis Maria Linde Espainiako Bankuaren gobernadorea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako ekonomia % 0,4 jaitsi zen maiatzetik ekainera, eta % 1 iazko epe bereko datuekin alderatuta, Espainiako Bankuaren azken txostenaren arabera.

Erakundearen esanetan, atzeraldia "bizkortu" egin da aurreko bi hiruhilekoen aurrean, horietan % 0,3 jaitsi baitzen barne produktu gordina (BPG).

Kausa eskari nazionala jaitsi izana (-% 1,2) da, familien gastua handitu egin baita.

Atzerriko eskaria handitu izanak, baina, leundu egin du eskari nazionalaren jaitsieraren eragina, BPGri zortzi hamarreko ekarpena egin baitio, "aurreko hiruhilekoan baino gehiago".

Espainiako Bankuak kalkulatu duenez, enplegua % 4,6 jaitsi da, iazko epe bereko datuekin alderatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea