Krisi Ekonomikoa -

Espainia amildegian

Urkulluk Espainia ordainketa-etendurara iritsi daitekeela uste du

EBBko presidentearen iritziz, 'baliteke, Espainiar estatuak, aurki, Europako eta nazioarteko instituzioen laguntza gehiago jasotzeko beharra izatea.'

EEBko presidente eta EAJko lehendakarirako hautagaia Iñigo Urkullu. Argazkia: EFE
EEBko presidente eta EAJko lehendakarirako hautagaia Iñigo Urkullu. Argazkia: EFE
EEBko presidente eta EAJko lehendakarirako hautagaia Iñigo Urkullu. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EBBko presidente eta EAJko lehendakarirako hautagaia kezkatuta azaldu da Espainiako egoera ekonomikoaren muturreko egoera larria dela eta. Bere aburuz, 'eragile guztien arabera, Espainiako estatuak, Europa eta nazioarteko instituzioen laguntza gehiago beharko du, eta gaineratu du, egun gutxiren bueltan, Espainia, ordainketa-etendura egoeran egon daitekeela.'

Bilbon egindako agerraldi batean, Espainiar estatuaren egoera, 'norabiderik gabe eta hondoratzeko arriskkua duen tizas-untzi batekin alderatu du'. Bere iritziz, iritzi publikoari, lasaitasunez eta argi esan behar zaio, balitekeela, agian, estatu espainiarra ordainketa-etenduran sartzea.

Bere ustez, 'gehiengo absolutu bat edukitzeak ez dio PPri krisialditik bakarrik irteteko giltza ematen eta gaineratu du, Gobernu espainiarrak, presidenteak eta PPk, hobe luketela gehiengo absolutu horrekin gizarteari pasatzen ari den guztiaren egia kontatuko balieke.'

Zentzu horretan, Iñigo Urkulluk argi utzi nahi izan du 'ezin dela Frantzia eta Italiaren akordio baten zain geratu, eta arazoari errotik heldu behar zaiola, bi eurotako Europa bat geratu ez dadin.'

EBBko presidentea, Euskal Autonomia Erkidegoko egoera ekonomikoarekin ere kezkatuta agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea