Ekonomia -

Arrantza

Hegaluzearen kostera aste gutxian amaitu liteke, kuotaren % 78 kontsumitu ondoren

Donostiako Itsas Etxea kofradiak harrapaketa kopuruaren balantze positiboa egin du, baina "negatibotzat" jo du horren salmenta prezioa, azken zazpi urteetan Gipuzkoan izandako baxuena izan baita.

Euskal artisau flotak harrapaketa kopuruaren balantze positiboa egin du. Artxiboko irudia.
Euskal artisau flotak harrapaketa kopuruaren balantze positiboa egin du. Artxiboko irudia.
Euskal artisau flotak harrapaketa kopuruaren balantze positiboa egin du. Artxiboko irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegaluzearen kostera amaitzear dago, 2023rako esleitutako kuotaren % 78 kontsumitu baita. Horrenbestez, euskal artisau flotak harrapaketa kopuruaren balantze positiboa egin du, baina "negatibotzat" jo ditu aurtengo prezioak. Izan ere, Donostiako Itsas Etxea kofradiak jakinarazi duenez, prezioa 2022an baino % 25 baxuagoa da aurten, azken zazpi urteetan Gipuzkoan izan den baxuena.

Horrekin batera, bizpahiru aste barru hegaluzarean arrantza amaitu daitekeela adierazi du Itsas Etxeak, esleitutako kuotaren % 78 kontsumitu baita.

Beita bizia erabiltzen duten arrantza-ontziak hurbil ari dira lanean. Oraingoz, arrantzaleak portutik gertu ari dira arrantzan, eta Euskadiko lonjetan deskargatzen.

Hegaluzea xaxian harrapatzen duten ontziak, aldiz, urrunago joaten ari dira aurten horren bila. Bidalia luzeagoak egin behar izaten dituzte, beraz, hegaluzea askoz urrunago dagoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Arrantza