Krisi Ekonomikoa -
Murrizketak
Rajoy: 'Kirolariek bezala lan egin behar dugu, amorerik eman gabe'
Londreseko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duen Espainiako taldearekin agerraldia egin du Mariano Rajoyk, Moncloan.
Erredakzioa
Espainiak bizi duen egoera ekonomikoari aurre egiteko kirolarien baloreak aplikatu dituela esan du gaur arratsaldean Mariano Rajoy Espainiako presidenteak. Horren hitzetan, ezinbestekoa da "lanari eustea" eta "amorerik ez ematea".
Londreseko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duen Espainiako taldearekin agerraldia egin du Mariano Rajoyk, Moncloan.
Krisiari aurre egiteko, kirolariek aplikatzen duten "sendagai" berdina indarrean jarri duela berretsi du Rajoyk: "lan egitea, lanari eustea, arduratsuak izatea eta amorerik ez ematea", azaldu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea