Krisi Ekonomikoa -

AENAren murrizketak

Forondan jarduten duten enpresekin bilduko da Ana Pastor

Sustapen ministroak erabaki hori hartu du langileen beharrizanak jakiteko eta Gasteizko aierportuaren eraginkortasun maximoa mantentzeko.

Forondako aireportua. EFE
Forondako aireportua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Pastor Sustamen ministroak gaur arratsaldean Forondan jarduten duten enpresa guztiekin biltzeko hitza eman du horien beharrizanak ezagutzeko, eta, era horretan, Gasteizko aireportuak zama-hegaldirik galdu ez dezan, Arabako Aldunditik jakitera eman dutenez.

Pastor arratsalde honetan Javier de Andres Arabako diputatu nagusiarekin, Javier Maroto Gasteizko alkatearekin eta Iñaki Oyarzabal PPko Euskadiko idazkari nagusiarekin bildu da, Madrilen. Bilera horretan, hegazkin mota guztiekin lan egiteko Forondak duen “segurtasun kategoria 7” ez galtzen saiatuko dela esan du Sustapen ministroak.

Halaber, euskal erakundeen (Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Eusko Jaurlaritza) eta AENAren arteko bilera bat deitzeko konpromisoa hartu du Pastorrek zerbitzuen prestazioan parte hartzeko eta Gasteizko aireportuaren eraginkortasun maximoa mantentzeko.

Sustapen ministroak jakin-min handia erakutsi du Vitoria Industrial Air Park (VIAP) proiektuarengan, Foronda inguruan milioi bat metro karratu aske utzi nahi dituen egitasmo bat da hau aeronautikako sektorearekin lotuta dagoen parke industria gune bat sortzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea