Krisi Ekonomikoa -
Finantza egoera ona
Bizkaiko udal gehienak zorrik gabe daudela adierazi du diputazioak
112 udaletatik, defizita, 15ek bakarri dutela jakinarazi du Bizkaiko diputazioak, eta Madrilek egindako kudeaketa okerrarengatik, udal hauek guztiek, aurrera egiteko zorrik eduki ezina salatu du.
Erredakzioa
Bizkaiko diputazioko bozeramaileak, Juan Maria Aburtok, Bizkaiko udalen finantza egoera, orohar, bikaina dela adierazi du, gogoratuz, 112 udaletatik, 15ek bakarrik dituztela zorrak 2011ko ekitaldiari dagokionez. Guztira 7 milioitako defizita batzen dutela jakinarazi du, baina beste udalek aurreztutako 97 milioiekin alderatuta, kopurua onartzeko modukoa dela esan du, kontuan izanda, orotara, 235 milioi direla udalek kudeatzen dutena. Horregatik Aburtori ez zaio bidezkoa iruditzen udal hauek guztiek zorrik eduki ezin izana, Madrildik egindako kudeaketa eskasa dela eta.
Juan Maria Aburtok gaineratu du, zalantzazko egoera honetan, eguneroko albiste ekonomiko txarren artean, Bizkaiko udalen datu positibo hauek, Euskadin, gauzak beste era batetara egiten direla erakusten dutela, eta horregatik ez dutela ulertzen erkidegoen gastuaren inguruko arauak nolatan aplikatzen diren modu berdinean guztientzat.
Zorra
Hori dela eta, Madrilen onartutako aurrekontuen egonkortasunaren legea kritikatu du Bizkaiko diputazioak, guztiei berdin tratatzean, udalei zorretan sartzea ekiditen dietelako.