Krisi Ekonomikoa -

Finantziazioa

Euskadik 460 milioi euroko mailegua lortu du, inbertsioetarako

Lehendakariak azaldu du mailegua Europako Inbertsio Bankuak eman duela, eta baldintzak "oso onuragarriak" direla.

Patxi Lopez lehendakaria. EITB
Patxi Lopez lehendakaria. EITB
Jaurlaritzak 460 milioi euroko mailegua lortu du

00:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak iragarri du Europako Inbertsio Bankuak 460 milioi euroko mailegua eman diola Eusko Jaurlaritzari, eta baldintzak "oso onuragarriak" direla.

Lopezek Bergaran egin du iragarpena, Soraluce S. Coop. enpresak 'Hiperion' makina-erreminta garatzeko Etorgai proiektua aurkezteko ekitaldian. Bertan, Bernabe Unda Industria sailburua eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia ere izan dira.

Gasteizko gobernuburuaren esanetan, mailegua lortu izanak erakutsi egiten du Jaurlaritzaren proiektuek "konfiantza" sortzen dutela.

Lehendakariak zehaztu du laguntza hurrengo egunetan sinatuko dutela, eta horri esker baliabideak izango dituztela "inbertsio emankorrak" egiteko eta "EAEko ekonomiaren susperraldia" finantzatzeko.

"Arnasa izango da euskal industrientzat eta langileentzat, eta lasaitasuna ekarriko du zalantza garai hauetan", gaineratu du.

Patxi Lopezek adierazi duenez, batzuk "Euskadiko ekonomiaren inguruan zalantzak" sortzen ari diren bitartean, Jaurlaritza "inbertsioak erakartzen eta hazkunde ekonomikoa sustatzen" saiatzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea