Krisi Ekonomikoa -
Murrizketen aurka
Sindikatuek greba orokorra proposatu dute urrirako
Halaber, CCOOk eta UGTk deitutako goi-bilera sozialean manifestazio bat deitu dute, irailaren 15erako.
Erredakzioa
CCOOk eta UGTk deitutako goi-bilera sozialean izandako sindikatuek eta erakunde sozialek Gobernuaren politika ekonomikoaren aurkako manifestazioak egingo dituzte abuztuan eta irailean. Halaber, urriaren bigarren erdialdean erreferenduma egitea pentsatu dute, eta, Gobernuaren erantzunik izan ezean, greba orokorra deituko dute.
Sindikatuetatik jakitera eman dutenez, horrelako azken greba 1988ko abenduaren 14an egin zuten, eta "greba orokor bat baina gehiago da". Horrelakoetan, produkzio guneak gelditu ez ezik, dendak itxi eta kirol ekitaldiak atzeratzen dira.
Manifestazioen egutegia egin dute CCOOk eta UGTk deitutako goi-bileran murrizketen aurka babesak jasotzeko. 150 bat erakunde eta organizazio batu zaizkie. Irailaren 15ean Madrilen manifestazio bat egingo dutela azaldu dute.
Gainera, "berehala" Gobernuari erreferenduma deitzeko eskatuko diotela adierazi dute, eta, hark hala egin ezean, goi-bilera sozialak deituko duela erreferenduma nabarmendu dute.