Ekonomia -
Krisia
Moody'sek Alemaniako 17 bankuri aurreikuspen negatiboa jarri die
Kalifikazio agentziak duela bi egun Alemaniako nota maximoa aurreisken negatiboarekin jartzeko mehatxua egin zuen.
Erredakzioa
Moody´s kalifikazio agentziak asteazken honetan aurreikuspen negatiboa ezarri die Alemaniako 17 bankuri.
Moodys´ek erabakia gau duela bi egun aurreikuspen negatiboarekin Alemaniaren zorraren nota maximoa "Aaa" (ohorezko matrikula) aurreikuspen negatiboarekin jarri zuelako hartu du, prentsa ohar batean azaldu duenez.
Agentziak astelehenean Alemaniaren, Holandaren eta Luxemburgoren notak jaistearekin mehatxu egin zuen zorraren krisiaren inguruko zalantza geroz eta handiagoak direla eta. Halaber, Grezia eurogunetik irteteko aukerek eta Espaniak edota Italiak erreskatea eskatzen amaitzeak eragina izan zuten erabakian.
Alemaniako Gobernuak bermatzen dituen bankuen zorraren aurreikuspenak aurreikuspen negatiboarekin geratu dira haien bermatzaileen kreditu profilak berrikusi ostean, nabarmendu du Moody´sek.