Krisi Ekonomikoa -

Bigarren hiruhilekoko datuak

Udan ere, langabeziak gora

Langabezia tasa 19 hamarren (53.500 pertsona) igo da Espainian urteko bigarren hiruhilekoan, % 24,63 arte

Kide guztiak langabezian dituzten sendien kopurua 1.737.600koa da. EFE
Kide guztiak langabezian dituzten sendien kopurua 1.737.600koa da. EFE
Kide guztiak langabezian dituzten sendien kopurua 1.737.600koa da. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabezia tasa 19 hamarren (53.500 pertsona) igo da urteko bigarren hiruhilekoan, % 24,63 arte. Ondorioz, langabeak 5.693.100 dira jada Espainian.

Horrenbestez, apirila eta ekaina artean gainditu egin da Gobernuak urte osorako aurrez ikusitako langabezia-tasa (% 24,6)

Estatistika Institutu Nazionalaren (INE) azken txostenaren arabera, kide guztiak langabezian dituzten sendien kopurua 1.737.600ekoa da, hau da, aurreko hiruhilekoan baino 9.300 gehiagokoa.

Langabezia azken lau hiruhilekoetan igo da.

25 urtez azpikoen arteko langabezia tasa % 53,28ra iritsi da, urteko lehen hiru hilabeteetan baino 1,27 puntu gehiago, eta iazko epe beran baino 7,16 gehiago.

Sektoreka, batik bat industrian (+ 23.500) eta nekazaritzan (+ 11.400) hazi da langabezia. Jaitsiera handienak zerbitzuetan (- 84.500) eta eraikuntzan (- 40.500) izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea