Krisi Ekonomikoa -

Polemika

Aguirre: 'EAJ ez da ezertaz jabetzen BEIren mailegua kritikatzean'

Ekonomiako sailburuak uste du, EAJk poztu egin beharko lukeela Europako inbertsio bankuak emandako 460 milioien maileguarekin, eta Patxi Lopezek eginiko iragarpen hau babestu beharko lukeela.

Jaurlaritzako ekonomia sailburua Carlos Aguirre. Argazkia: EFE
Jaurlaritzako ekonomia sailburua Carlos Aguirre. Argazkia: EFE
Jaurlaritzako ekonomia sailburua Carlos Aguirre. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Aguirrek, Jaurlaritzako ekonomia sailburuak uste du, EAJ ez dela ezertaz enteratzen Patxi Lopezen BEIren 460 milioitako mailegua kritikatzean, eta uste du, 'norabide berdinean egin beharko lukeela arraunean, eta ez kontrakoan', azken batean, mailegu hau, Euskadiko ekonomiarentzat onuragarria izango delako bere ustez.

Sailburuak, adierazpen hauek Donostian egin ditu, UPV-EHUren udako ikastaro baten klausuran, eta argi utzi nahi izan du, BEIrengandik lortutako mailegua, ez dela lan erraza izan, eta horrelako operazioak ez direla egun batetik bestera lortzen. Gaineratu du, EAJ ez dela konturatzen Espainiako finantza eta diru merkatu baldintzak ze egoeratan dauden, eta zenbat zailtzen duen egoera horrek horrelako mailegu bat lortzen.

Aguirrek azpimarratu du, honek, Jaurlaritzaren kaudimenarekin batera, Euskadirengan dagoen konfidantza ere erakusten duela nazioartean. Era honetara erantzun nahi izan dio EAJko Ricardo Gatzagaetxeberriari, azken honek esan baizuen, Jaurlaritzak era propagandistiko batean iragarri zuela 460 milioien mailegua, eta horrekin konponduko zituela aurrekontuen estuasunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea