Ekonomia -
Lan-gatazka
Ertzaintzan 'inoiz izandako garai gatazkatsuena' iragarri du ERNEk
Ertzaintzan izandako azken lekualdaketek ika-mika piztu dute ertzainen artean. Ondorioz, "garai konplikatuak" datozela ohartarazi du ertzainen sindikatu profesionalak.
Erredakzioa
"Ertzaintzan inoiz izandako garai gatazkatsuena" ohartarazi du ERNE Ertzaintzaren sindikatu profesionalak. Ertzaintzan izandako azken lekualdaketek ika-mika piztu dute. Ondorioz, "garai konplikatuak" datozela ohartarazi du ERNEk. Halaber, murrizketen aurka deitutako mobilizazioak babestuko dituela iragarri du.
Herrizaingo Saileko arduradunak kargutik kentzeko eskatu dio sindikatuak lehendakariari, ostiralean Herrizaingok kaleratutako ebazpenak Ertzaintzaren "1.300 lanpostu" degradatu dituelako. "Begikoa dituztenei eman dizkiete lekualdaketa, Ertzaintzaren historian legealdi eskandalagarria izan da", salatu du sindikatuak.
ERNEren arabera, "langileak euskalduntzeko inolako lotsarik gabe ezarri duten politikaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak 300 langiletik gora lanposturik gabe utzi ditu ".