Ekonomia -

63 egun greban

Greba bertan behera utzi dute Aragoiko meatzariek

Sindikatuak eta Carbunion patronala asteartean, uztailak 31, bilduko dira Industria Ministerioko arduradunekin, Ikatzaren Plan berriari begira akordioak lortzeko.

Aragoiko meatzariak 63 egun egon dira greban. Argazkia: Efe.
Meatzariak greba | Aragoiko meatzariek greba bertan behera utzi dute
Aragoiko meatzariak 63 egun egon dira greban. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aragoiko meatzariek greba asteazkenean, abuztuaren 1ean, bertan behera uztea erabaki dute Andorran egindako bileran. Guztira, 63 egun egin dituzte greban.

Aurelio Rodrigo UGT-Aragoiko Industria eta Nekazaritza langileen Federazioko arduradunaren arabera, Industria, Turismo eta Energia Ministerioarekin akordioa lortzeko itxaropena dute eta horregatik erabaki dute greba uztea.

Meatzarien eskaeretako bat negoziazioei berriro heltzea zen, eta sindikatuak eta Carbunion patronala asteartean, uztailak 31, bilduko dira Industria Ministerioko arduradunekin, Ikatzaren Plan berriari begira akordioak lortzeko.

Astearteko bilera horretan, meatzaruek bilerak egiteko egutegia adostea eta negoziazioekin aurrera egitea espero dutela adierazi du Rodrigok.

Protestek ez dute etenik

Hala ere, UGT-Aragoiko arduradunak azpimarratu egin du antolatutako protestekin aurrera jarraituko dutela, nahiz eta negoziazioek aurrera egin ahala, protestekin amaitzeko asmoa eduki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea