Ekonomia -

Euribor jaitsi da

Hipotekak 770 euro merkatuko dira bataz beste

Euriborrak inoiz izandako markarik baxuena erregistratu du uztailean. Honi esker, hipoteka dutenek hilean 64 euro aurreztuko dituzte bataz beste.

Hipoteka dutenek hilean 64 euro aurreztuko dituzte bataz beste. Argazkia: EITB
Hipoteka dutenek hilean 64 euro aurreztuko dituzte bataz beste. Argazkia: EITB
Hipoteka dutenek hilean 64 euro aurreztuko dituzte bataz beste. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euribor Espainiako hipoteken interes-tasa zehazteko adierazleak % 1,061ean amaitu du uztaila. Horrela, Euriborrak inoiz izandako markarik baxuena izan du hilabete honetan. Honi esker, hipotekak 770,4 euro merkatuko dira bataz beste. Horrela, duela urtebete kontratatutako eta 20 urteetan ordaindu beharreko hipotekak 770 euro merkatuko dira urtean, hau da, hilean 64 euro aurreztuko dituzte bataz beste.

Euriborra Europako Banku Zentralak eurogunean ezarritako interes-tipoa da. Azken bileran % 0,75eko minimo historikoan kokatzea erabaki zuen. Hala ere, Goldman Sachsek azken txosten ekonomikoan esandakoaren arabera, litekeena da Europako Banku Zentralak interes-tipoak berriro ez jaistea, azken beherakadak ez diolako Espainiaren eta Italiaren finantzaketari mesedea egin. Izan ere, bi herrialde hauen zor-jaulkipenen interesak gora egin du behin eta berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea