Ekonomia -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Greba itunpeko ikastetxeetan, saiakera diplomatikoak Gazan eta Bruselako erasoa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 17, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Greba itunpeko ikastetxeetan: ELA, Steilas, CC OO, LAB eta UGT sindikatuek deituta, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetako (gehienak erlijiosoak) langileek greba dute gaurtik, urriak 17, ostegunera arte, urriak 19. Guztira, 9.000 iraskale daude lanuztera deituta, eta grebak 200 ikastetxetako 130.000 ikasleri eragingo die.
-Saiakera diplomatikoak Gazan: Israel eta Hamas artean lehertutako gerra bideratzeko, diplomazia lanean ari dela esan du Mikel Ayestaran EITBk Ekialde Hurbilean duen berriemaileak, eta "lehen urratsak" eman direla. Besteak beste, aipatu du ura zeramaten kamioiei Gazara sartzen utzi diela Israelek.
-Bruselako erasoa: Gutxienez bi pertsona hil dira gaur arratsaldean Brusela erdialdean izan den tiroketa batean, Belgikako Poliziak baieztatu duenez. Lehen informazioen arabera, suediarrak dira hildakoak. Erasotzaileak ihes egin du.